BATXILERGOAK

La Salle Berrozpek eskaintzen duen Batxilergoak ezagutza teorikoak bermatzen ditu, eta espezialitate bakoitzaren ikuspegi praktiko eta hurbila lortzen laguntzen du, metodología berriztatzaileez baliatuz.

Ikasleak ondorengo ikasketak egiteko oinarri sendoa lortzen du hala Unibertsitatean nola Goi Mailako Zikloetan. Ikasleen banakako beharrak aintzakotzat hartzen ditugu eta formazio-ibilbide ezberdinak eskaintzen ditugu.

GIZA
ARLOA

Gizarte
Zientziak

Osasun
Zientziak

TEKNOLOGIA

ZERGATIK GURE BATXILERGOA?

Matrikulatu zure seme-alaba ikastetxe berritzaile eta eraginkor batean. Guretzat pertsonak dira garrantzitsuenak, eta gure ikasleen garapenean saiatzen ari den Ikastetxeak eskaintzen du.

  • Profesionaltasun eta konpromiso handiko irakasle talde bat ikasleari arreta pertsonalizatua eskaintzen diona eta ikasten irakatsiz, prestakuntza ezin hobea lortzen duena
  • Berrikuntza arlo guztietan: pedagogian, teknologian eta hizkuntzetan
  • Modalitateko eta aukerako hainbat irakasgai heziketa ibilbide desberdinak ahalbidetzen dituztenak.
  • Baliabide teknologiko eta informatiko eguneratuak
  • Andoainen eta eskualdean erreferentzia den ikastetxea
  • Heziketaz haratago doan balio erantsia, ikasleen garapen pertsonala eta heldutasuna bultzatzen duena